2012/05/15

Gaur ANTZOKI ZAHARRERA joan gara IGELAK ETA ZAPOAK filma ikustera.
Oso filme polita eta gure ikasleentzat egokia iruditu zaigu. Filmean sei urteko Maxek erietxean dagoen bere anaiarentzat igel buruak aurkitu nahi izango ditu, bere anaiak ahotsa berreskuratzeko beharrezkoak dituela uste baitu. Zeregin honetan, bidean Jesse izeneko neska bat ezaguko du eta honek bere nahia lortzen lagunduko dio. Bidean, zelai, baserri, animaliak eta basoak ezagutuko dituzte. Arraro ibiltzen den beldar baten lagunak egiten dira, behiak jezten erakusten dien mutil bat eta txerriekin jolasten duen neska bat ere ezagutuko dituzte eta azeri eta orein batekin topo egiten dute! 


                                                   



















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina