2012/03/31

ZORIOOOONAK IRINA!!!!


        Martxoaren 29a, Irinaren urtebetetzea izan zen, eta 2Akoek jadanik 8 urte dituela ospatzeko pare bat abesti abestu genizkion! ZORIOONAK!
               
                                      

Gure ikasleei animaliak zenbat gustatzen zaizkien badakigu. Jarraian daukazuen orrian, animaliak ikus ditzakezue, baina horretaz gain, animalia berezi berriak sortzeko aukera izango duzue. Orria ingelesez dago, baina ez dugu uste zail egingo zaizuenik ulertzea....


                                          http://switchzoo.com/zoo.htm

2012/03/30


Gaur oporren aurreko azken eguna izan dela eta merendola txiki bat egin dugu eta gero abesti batzuk jarri eta dantzatzen eta abesten aritu gara bi gelak batera erabil anitzean. Argazki batzuk ditugu zuei erakusteko. Hementxe dituzue:


















Bide batez esan jadanik OPORRETAN gaudela, baina aitorbigarrenmaila blogga ez da bere horretan geratuko, noizbehinka sarrera berriak izango ditugu jolas, bitxikeria nahiz bideo desberdinekin. OSO ONDO PASA OPORRETAN eta.....MARTXOAREN 16RA ARTE!!!(Gogoratu motxila ekartzea AROTZ-ENEARA joateko!!!!!!)
Zorionak Unax eta Nahia! Gaur 2.Bkoek bi urtebetetze izan dituzte batera!!! Tarta ta bizkotxoarekin bi ikasleek 8 urte bete dituztela ospatu dute!




ZORIOOONAK ZURIII..........!!!



Gaurkoan "Pep Lluis Lladok" egindako "The mostrejo" laburmetraia erakutsi nahi dizuegu. Beldurra pasatzea baino ondo pasako duzuelakoan gaude!


                           
                                 The Monstrejo from Pep Lluis Llado on Vimeo.

2012/03/28

Kaligrafia lantzeko hainbat jarduera ditugu esteka honetan. Batzuei sinpleak irudituko zaizkizue, baina ondo etorriko zaizue hizkien idazketan  norabideak gogoratzeko.
                                         kaligrafia lantzeko jardueratxoa

2012/03/26

SHREK gustatzen? Guri asko eta horregatik SHREK protagonista duten jolasak bilatzeari ekin diogu. Harrituta geratu gara euskaraz aurkitu dugunean...!!!Memoria lantzeko jolasa da, oso sinplea eta dibertigarria...



                          SHREKekin jolasteko HEMEN klikatu!

eta bihar...INFORMEAK banatuko ditugu. Gogoratu, beti bezala originala zuentzat dela eta fotokopia ikastolara bueltan ekarri behar duzuela. 



Zuek ez zarete 2009ko irudiko guraso horietakoak izango, ezta?jejeje. 

Esan genizuen bezala, gaur INTXAURRONDO IKASTOLAN egon gara 2.mailakoen bi antzerki ikusten: NON BIZIKO GARA? eta ITSASMINEZ.





Hainbat argazki atera ditugu zuei erakusteko, hementxe dituzue!!
















Antzerkia ikusi eta gero autobusa iristsi arte itxarotean egon gara eta han ere argazkitxo batzuk atera ditugu...











Bideotxo bat ere atera dugu, hemen daukazue:

                           
                                   
TANGRAM!!!

Gelan baditugu ohiko tangram-ak. Gaurko sarreran, betiko tangram-a aurkezten dizuegu baina internet bidez egiteko aukerarekin!!!Primeran etorriko zaigu irudi geometrikoak lantzen hasteko.

                           

Tangram-arekin irudi geometriko asko egiteko aukera izango duzu!!

2012/03/23



OSTIRALA IRITSI DA.....!!! 

Primeran pasa asteburua eta aprobetxatu!!!

Astelehenera arte!!!(Gogoratu, Aste Santu aurreko azken astelehena da!)




EGUZKI SISTEMA GAIARI AMAIERA EMATEKO EGUZKI SISTEMA BERA EGIN DUGU ERA OSO ERRAZ ETA  SINPLE BATEAN. JAKIN NAHI DUZUE NOLA?POWER POINT HAU IKUSTEA ETA PAUSOAK JARRAITZEA BESTERIK EZ DUZU EGIN BEHAR!!!

2012/03/21

Jadanik 2000 bisita lortu ditugu!!!!Aupa zuek!!!Eskertzen dizuegu gure bloggera sartzeagatik eta gure kontuen berri eduki nahi izateagatik!!!

Zuengatik ez balitz "aitorbigarrenmaila" bloggak ez luke zentzurik izango. MILA ESKER!!

Halere, oraingoz 4 jarraitzaile besterik ez ditugu, ea gure jarraitzaile izatera animatzen zareten (interneten helbidea izatearekin nahikoa da) eta zuen komentarioekin denen artean parte hartzea bultzatzen dugun!!!


                                      Aupa aitorbigarrenmaila blogga!!!!