2012/05/08

Dakizuenez, larunbat honetan Egian euskara bultzatzeko asmoarekin hainbat jarduera egingo dira egun osoan zehar. Horietako bat "LIP DUB" bat grabatzea izango da. 

LIP DUB-a ikus entzunezko audio gisa abesti ezagun bat hartuta, bideo kamera mugikor batekin, filmatzaileak ibilbide bat egiten du eta ibilbidean zehar topatzen diren pertsonak abestiaren hitzak ezpainez jarraitu eta dantzaz antzeztu egiten dute.

Ideia bat egiteko hementse dauzkazue pare bat LIP DUB.

SANTUTXUKO LIP DUB-a
                                  
ABARZUZAKO LIP DUB-a

Egian zehar egingo da Esne Beltzaren "EUSKARAZ BIZI NAHI DUT" kantarekin. 11etan entsegua egingo dugu eta 12etan grabazioa egingo da. Gu hantxe izango gara ETA ZU? Hori espero dugu!!!ANIMATU ZAITEZTE!

Bestalde, hementxe daukazue youtubetik hartutako "Euskaraz bizi nahi dut" abestia.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina