2012/05/28

AUTOBIOGRAFIA GEHIAGO!


Gaurkoan Ander Sukia, Markel, Maier, Oier eta Laidarenak entzuteko aukera izango dugu.

                   

2012/05/24

AUTOBIOGRAFIA GEHIAGO!!


Gaurkoan Peruk, Iratik, Ibanek, Irinak eta Markelek beraien autobiografiaren zatitxo bat kontatuko digute. Ea zer iruditzen zaizuen...!
       


                        
                     


                     


                     
                 

                    


                    

2012/05/23


Gaur 2Bkoek ARKAITZEN urtebetetzea ospatu dute. Zorionak!!!



2012/05/22

Gaurkoan jolas sinple bat proposatzen dizuegu. Hainbat animaliren itzalak dituzue. Zuen lana itzal hori dagokion animaliarekin lotzea izango da.

                                

                                          Itzalekin jolasteko...HEMEN klikatu!

2012/05/21


 

UPTOTEN web orrian aukera ugari ditugu gaur bezalako arratsalde euritsu batean etxean ondo pasatzeko. Txartelak egin ditzakegu, jolasetan ibili, marrazkiak margotu eta onena ingelesa praktikatzeko primeran etorriko zaigula da! (istorio oso politak ditu eta ulertzeko errazak gainera!)

2012/05/19

BARBAPAPA familia dibertigarri honekin jolas desberdinetara jolasteko aukera izango dugu: musika jo, puzzleak egin, memori jolasetan ibili, marrazkiak margotu...



Nola ahaztu kurtso hasieran egin genuen antzerkiaz? 2Akoek EDABE MAGIKOA antzeztu genuen eta 2Bkoek GAIXO TRANPATIAK. Denek dvdan gordeta ditugu, baina bisitan etortzen zaizkigun lagunei erakusteko aukera ematea eta zein ondo egin genuen gogoratu ahal izatea egoki iruditu zaigu!!!

Hementxe ditugu!!!Ondo pasa!!!

               

               


JOAN MIROREN KOADROAK


Joan Miro kataluniar margolari, eskulturgile eta zeramilararia izan zen. Bera SURREALISMOaren ordezkari nagusiena izan zen eta Picassoren eragin handia nabari zitzaion bere lanetan.


Guk bere lanetan oinarrituz, gure koadroak egin ditugu eta egun batez, Miroren estiloan egin ditugu eskulanak.


                                              JOAN MIRO




Jadanik hasi gara gure autobiografiak gainontzeko ikaskideekin konpartitzen. Honetarako gelan eta etxean behin eta berriro irakurri eta gero, gelan banaka bakoitzak bere autobiografia kontatu digu. Gaurkoan Iker, Maddi, Estela, Eneko eta Anderren autobiografiak entzun ditugu. Hurrengo egunetan bideo gehiago jarriko ditugu zuek ikus ditzazuen!!!


TXIKITAKO KONTUAK...



















                      

2012/05/18

2.B gelako irratsaioa (2012ko maiatza)

Hona hemen gure gelako irratsaio mundiala!

Ir a descargar
Orri honetan klasean tenperekin egiten ditugun kolore nahasketak egin ditzakegu eta beraiekin marrazki politak egin ditzakegu.


                                   

                         Margoekin nahasketak egiteko HEMEN klikatu!

2012/05/17

Irudi geometrikoen bidez marrazki abstraktu desberdin asko egin ditzakegu orri honetan!

                               


                            Marrazten hasteko hemen klikatu!

2012/05/15

Gaur ANTZOKI ZAHARRERA joan gara IGELAK ETA ZAPOAK filma ikustera.
Oso filme polita eta gure ikasleentzat egokia iruditu zaigu. Filmean sei urteko Maxek erietxean dagoen bere anaiarentzat igel buruak aurkitu nahi izango ditu, bere anaiak ahotsa berreskuratzeko beharrezkoak dituela uste baitu. Zeregin honetan, bidean Jesse izeneko neska bat ezaguko du eta honek bere nahia lortzen lagunduko dio. Bidean, zelai, baserri, animaliak eta basoak ezagutuko dituzte. Arraro ibiltzen den beldar baten lagunak egiten dira, behiak jezten erakusten dien mutil bat eta txerriekin jolasten duen neska bat ere ezagutuko dituzte eta azeri eta orein batekin topo egiten dute! 


                                                   



















Gaur 2.Akoek PAULAren URTEBETETZEA ospatu dugu!Atzo 9 urte bete zituen. ZORIOOONAK!!!






2012/05/14

Ikusi al duzue jadanik Egia euskaraz egunean egindako LIP DUB-a? Ikusi ez baduzu, hemen daukazu aukera! Ziur aurpegi bat baino gehiago ezagunak dituzuela....





   FANFARREA!!!
                             


Fanfarre hauetako musikariak instrumentuak jotzen jar itzazu eta ikusiko duzue zein ondo pasako duzuen....!!!
                                                           

2012/05/11



Talde lanaren garrantzia azpimarratzeko hona hemen beste bideo bat!!!



2012/05/10



DJ-a izatea pentsatzen genuena baino errazagoa da. Orri honetan aukera pila bat dituzue musika sortzeko!!!Sartu eta sortu zuen musika!!!

                              

                                   DJ-a izan nahi baduzu klikatu HEMEN!

2012/05/08

ANIMALIEN TXONTXONGILOAK!!!


Gure azken eskulanak 3 animalien txontxongiloak izan dira: loritoa, igela eta hipopotamoa edo txakurra. Jarraian argazki batzuk erakutsiko dizkizuegu. Baietz gustatu!!
                       

Dakizuenez, larunbat honetan Egian euskara bultzatzeko asmoarekin hainbat jarduera egingo dira egun osoan zehar. Horietako bat "LIP DUB" bat grabatzea izango da. 

LIP DUB-a ikus entzunezko audio gisa abesti ezagun bat hartuta, bideo kamera mugikor batekin, filmatzaileak ibilbide bat egiten du eta ibilbidean zehar topatzen diren pertsonak abestiaren hitzak ezpainez jarraitu eta dantzaz antzeztu egiten dute.

Ideia bat egiteko hementse dauzkazue pare bat LIP DUB.

SANTUTXUKO LIP DUB-a
                                  
ABARZUZAKO LIP DUB-a

Egian zehar egingo da Esne Beltzaren "EUSKARAZ BIZI NAHI DUT" kantarekin. 11etan entsegua egingo dugu eta 12etan grabazioa egingo da. Gu hantxe izango gara ETA ZU? Hori espero dugu!!!ANIMATU ZAITEZTE!

Bestalde, hementxe daukazue youtubetik hartutako "Euskaraz bizi nahi dut" abestia.






2012/05/06




"ESKOLA: TEKNOLOGIA EDO METODOLOGIA?" hausnarketarako bideoa.


ZORIONAK AMATXO GUZTIEI!! Bizitza eman diguzuelako eta beti gure ondoan zaudetelako laguntzeko prest. PIRRITX ETA PORROTXEN "AMATXO" abestiak oso ongi laburbiltzen du zein garrantzitsuak zareten guretzat! MILA ESKER beti gurekin egoteagatik!! MAITE ZAITUZTEGU!!!


2012/05/03


JOLAS HONETAN DAGOEN TXIMUA ALDE BATETIK BESTERA MUGITUAZ SOINU DESBERDINAK ENTZUN DITZAKEGU. SOINUAK ELKARREKIN KONBINATUZ ABESTI POLIT BAT SOR DEZAKEGU. ANIMATZEN ZARETE?




                                      MUSIKA SORTZEKO HEMEN KLIKATU! 




BURUZKO KALKULOAN TREBATZEKO JOLASA DUGU GAURKOAN. ERAGIKETA DESBERDINAK AUKERA DITZAKEGU ETA BAITA MAILA DESBERDINAK ERE. ARIKETA ZAILAGOAK EGIN AHAL IZATEKO KALKULO MENTAL ARINEAN TREBATZEA EZINBESTEKOA ZAIGU, BERAZ, UTZI ALPERKERIAK ETA KLIKATU EZAZUE "BURUZKO KALKULOA" JARTZEN DUEN TOKIAN.



2012/05/02


Gaurkoan ORDUA ikasteko jolas bat erakutsi nahi dizuegu.Ordularian nahi dugun ordua jar dezakegu, orratzak saguarekin mugituaz, aldi berean ordua era digitalean azalduko zaig.Ordularia ere itxuraz alda dezakegu.






2012/05/01

Ziur denek ezagutzen duzuela KATXIPORRETA web orria. Bertan oso interesgarriak diren ekintzak egin ditzakegu, hala nola, PIRRITX ETA PORROTXEN bideoak ikusi, jolastu, margotu.... DISFRUTATU!


                                  www.katxiporreta.com

ZORIONAK LANGILE GUZTIOI, GAUR GURE EGUNA DA ETA!!! 
Baina bihar.....LANERA BERRIRO!!!