2012/02/29

ZEINEK NAHI DU BALOIAREKIN "TOKE" BATZUK EGIN, PENALTI BAT JAURTI EDO FUTBOLINEAN JOLASTU? ZU HORIETAKO BAT BAZARA, KLIKA EZAZU AZPIKO IRUDIAN!! EA ZENBAT GOL SARTZEO GAI ZAREN ETA ZENBAT TOKE EGITEN DITUZUN...


                                  

2012/02/28

EGUZKI SISTEMA!



Ingurunean "Eguzki sistema" gaia lantzen ari gara. Hainbat web orri aurkitu ditugu eguzki sistemaren parte diren planetak, izarrak, sateliteak... argiago ikusteko eta beraiekin jolasteko. Orri desberdinak ikusi ahal izateko  link desberdinetan klikatu besterik ez duzu egin behar, gazteleraz daude, batzuk errexak dira baina besteetan gurasoen laguntza beharko duzu!!




http://www.perueduca.edu.pe/recursos/modulos/secundaria/cta/telescopio/index.htm


http://www.primaria.librosvivos.net/archivosCMS/3/3/16/usuarios/103294/9/cm3_u9_act1/frame_prim.swf

http://www.educa.jcyl.es/educacyl/cm/gallery/Recursos%20Infinity/aplicaciones/astronomia/FWK_astronomia_primaria/index.html




                                           




EITBko web orrian marrazki bizidunak internet bidez ikusteko aukera dago eta gainera hainbat eskulan erakusten dituzte azalpen eta guzti!!


IRTEERAKO ARGAZKI GEHIAGO!!!





















HONDARRIBIARA IRTEERA!!!


LEHENGO OSTIRALEAN HONDARRIBIRA JOAN GINEN  1. ETA 2  MAILAKOAK. 
ASKO  IBILI GINEN GUADALUPETIK ITSASARGIRAINO. HAN 
BAZKALDU  GENUEN ETA ONDOREN MIKELEK PAISAI POLIT  BAT  ERAKUTSI ZIGUN
ETA KARTETAN EDO SOKASALTOAN JOLASTU GENUEN ETA GERO
AUTOBUSA ETORRI ZEN IKASTOLARA JOATEKO.




 


2.MAILA A

2.MAILA B

2012/02/27

ZORIONAK LUCAS!!!!


KAIXO GU 2B GELAKOAK GARA ETA GAUR, OTSAILAREN 27, LUCASEN URTEBETETZEA DA.ZORIONAK LUCAS!!!!!




Otsailaren 17an Aitor ikastolan ihauteriak ospatu genituen!!Ihauteritan ikastolatik plaza handira jeitsi ginen oinez. Gu 2.mailakoak mamoxarroz mozorrotu ginen. Plaza jendez beteta zegoen, ikasleak, irakasleak, gurasoak eta aurreko urteko maisua, Joxean, ere etorri zen gu ikustera. Dantza egin genuen eta oso ondo atera  zen, oso polita izan zen.



    

2012/02/23

Kaixo!!!Gaurko sarrera irakurtzen ari bazarete, gurasoei gure bloggaren berri eman diezuelako da. ONGI ETORRIAK bigarren mailako bloggera!!!Bloggaren bidez zuen seme-alabek ikastolan egindako hainbat ekintzen berri izango duzue eta beraiekin jolasteko aukera ere izango duzue!!!


Ospatzeko, hona hemen zuen seme-alabekin dibertitzeko orri oso interesgarri bat:





Beno, eta gogoratu bihar Hondarribira goazela eguna pasatzera!!!Ez ahaztu motxilan hamaiketakoa, ura eta bazkaria sartzea. Ah, eta arropa erosoa eraman!!!


Bihar arte!!!

2012/02/22

2012/02/21



Gaurkoan jolas berri batzuk ditugu zuei erakusteko, batzuk erderaz eta besteak ingelesez daude. Kontatuko diguzue zer moduz pasatzen duzuen boloetan edota arrantzan.... 





2012/02/19


Txikitatik ordenagailuko sagua erabiltzen ikasteko web orri bat aurkitu dugu! Konturatu gabe sagua erabiltzen ikasiko duzue orriak dituen hiru ariketa desberdinekin jolastuz. Marrazkiaren beheko linkean klikatu besterik ez duzu egin behar!!!

                                              http://www.vedoque.com/juegos/muevelamano.html

2012/02/16

Gaur marrazki desberdinak margotzeko interneteko orri bat aurkezten dizuegu.Marrazki pila bat daude eta ondoren egindakoa inprimatzeko aukera ematen du!


       
     http://www.educima.com/coloring-book-1.php
                                                          

Markelek gomendatutako liburua: IPUINTXO BAT GAUERO.

Hemen daukazue Markelek gaur gelara erakusteko ekarri duen liburua. Bertan ipuin labur asko daude, eta liburuaren izenburuak esaten duen bezala...zergatik ez irakurri horietako ipuintxo bat lotara joan aurretik?





2012/02/15

IRRIEN LAGUNAK


Ondo pasatu nahi baduzu Pirritx eta Porrotxen IRRIEN LAGUNAK abestiaren karaokearekin abesteko aukera eskaintzen dizugu!!!




KUTXAKO ARGAZKI ERAKUSKETA!!

Aurrekoan  Kutxako  argazki  erakusketan  egon  ginen.  Argazki  asko  ikusi  genituen: kontrasteak,  ugaztunak,  hegaztiak,  paisaiak... oso  politak  izan  ziren  guztiak eta oso ondo pasatu genuen!!




Etxean aspertuta bazaude, hona hemen ondo pasatzeko aukera!!!


Ea azkarrena zaren helmugara iristen...

Egin itzazu proposatzen dizkizuten batuketa eta kenketak eta lasterketan aurrera egin ahal izango duzu!!






http://www.vedoque.com/juegos/juego.php?j=carrera-ranas&l=

2012/02/08

DONOSTIAKO KALDEREROAK KONKORRENEAN!!!

Otsailaren 3an kalderoak izan  ziren. Hotz handia egiten zuenez, barruan egi behar izan genuen eta ez genuen dantzarik egin.Motza izan zen baina oso polita!! 2.mailakoak argazki bat atera genuen.  Zartagiari jotzen oso ondo pasa genuen. Mutilak  oso guapoak geunden eta neskak baita ere.

ELURRA AITOR IKASTOLAN!!!!



Otsailaren 3an gure ikastolan elur pila egin zuen  eta batak besterari elurretako bolak botatzen egon ginen. Maddi, Chiara eta Laida  elurretako panpina egiten saiatu ziren. Oso ondo pasa genuen!!!