2012/04/30


HIZTEGIA LANTZEKO JOLAS hau JCLIC sekuentzia didaktiko bat da. Gai desberdinei buruzko gure hiztegia aberasteko aukera izango dugu: ikasgela, etxea, jostailuak, janaria, gorputza...








"AITORBIGARRENMAILAKOAK" ATZO OSPATU GENUEN AMAREN EGUNA....EGIA DA AMAREN EGUNAK URTEKO EGUN GUZTIAK DIRELA GURETZAT BAINA ZUEKIN DETAILE TXIKI BAT EDUKI NAHI IZAN GENUEN!! BEREZ AMAREN EGUNA MAIATZAREN LEHEN IGANDEAN OSPATZEN DA. GU AURRERATU EGIN NAHI IZAN DUGU, HORRELAKO ORIGINALAK GARELAKO!jeje. ESPERO DUGU GUSTATU IZANA!!

























                       
SOLAS EGITEKO IPUINAK!!!


SOLAS EGITEKO IPUINAK Osasunkumeren istorioak oinarri hartuta, LHn familia arteko baloreak lantzeko joku eta ipuin oso interesgarriak aurkezten digu.


                               http://www.solasegitekoipuinak.net/

2012/04/28

Gaurko HITZA, hiztegia lantzeko jolasa.Galdera batzuk zail samarrak izan arren jolasak hiru laguntza mota eskaintzen dizkizu jolasa arrakastaz amaitzeko. Animatu eta ez etsi asko ikasiko duzue eta!!


                           Hiztegia lantzeko jolasean SARTU!

2012/04/27


Ostirala iritsi dela eta aurretik lau eguneko zubia dugula ospatzeko, hemen beste bideo barregarri batzuk! ONDO PASA eta gogoratu astelehen eta asteartean EZ ETORRI ikastolara!!!!jejeje.








Ipurtargiak batu behar dituzue jolas honetan matematika eragiketa errazak ebatziz.

                                             
                                 Ipurtargiak harrapatzeko...HEMEN klikatu!

2012/04/26

Orain dela hilabete batzuk BIDE HEZKUNTZAKO ikastaro txiki bat egin genuen. Ea gogoratzen zareten udaltzainarekin ikasitakoaz eta bide hezkuntzari buruz dakizuna erabiliz detektibe lanetan aritu eta gozogilea askatzea lortzen duzun. Zorte on!!



                   Gozogilea aurkitu nahi duzu?ANIMO!!
Larubat honetan ULISESEK 8 urte beteko ditu. Bihar 2Bkoek merendola handia dutela eta, bizkotxoa gelara gaur ekartzea erabaki du eta bere urtebetetzea gaur ospatzea.


ZORIOONAK Ulises eta zure egunean PRIMERAN pasa!!!



Atzo Antzoki Zaharrean egon ginen "Aita, zonbi bat naiz" pelikula ikusten. Orokorrean denei asko gustatu zitzaigun. Hementxe daukazue pelikularen ilustrazioa eta gure argazkiak antzokian.


























Tetris moduko jolas honetan piezak musika instrumentuak izango dira. Bikoteak egn beharko ditugu piezak desagertzeko. Maila desberdinak ditugu eta bakoitzean zeregin desberdin bat dugu: 

1. mailan familia bereko  bi pieza elkartu beharko dira.
2. mailan musika tresna berdinak elkarrekin ipini beharko ditugu.
3. mailan musika tresnen soinu berdina elkarrekin ipini beharko dugu.



                  Tetris musikalean ibiltzeko....KLIKATU!

2012/04/25

Inoiz pentsatu al duzue ordenagailuan plastilina bidez marrazki bat apain zitekela? Web orri honek aukera ematen digu eskuak zikindu gabe plastilina erabiltzeko. Orria ingelesez dago, baina zuen ingeles maila altuarekin ez dugu uste ulertzeko zailtasunik izango duzuenik...


                    Plastilina bidez irudiak apaintzeko....HEMEN klikatu!

2012/04/24

Irudiak koloreen arabera sailkatzeko jokua. Ingelesez dago, beraz aukera bikaina daukagu sagua erabiltzen ikasteko eta ingelesezko hiztegi pixka bat lantzeko!



                 Iruadiak koloreen bidez sailkatzeko HEMEN klikatu!

2012/04/23


Gaur, apirilaren 23, LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA da. 



Irakurtzeak duen garrantzia azpimarratu nahian, Galtzagorri elkarteak bere web orrian argitaratutako "Liburu baten sorrera" bideoa konpartitu nahi izan dugu zuekin. Ingalaterrako Smith-Settle Printers inprentan Suzanne St Albans-en "Mango and Mimosa" liburua inprimatzen ikus dezakegu. 

       
                             

Baina Galtzagorri elkarteak dioen bezala, gaur egun ezin diogu bizkarrikirakurtzeko teknologia berrien munduak eskaintzen diguten aukerei. Geroz eta gehiago dira irakurtzeko erabilgarri diren gailuak: I-pad, i-phone... Ikaragarria da teknologia berri hauen erabilerarekin zein era erakargarrian irakurtzeko aukera dugun...

Hona hemen Carlo Collodiren Pinnochio liburua.

     
         
Memoria lantzeko beste jarduera bat AGREGA proiektutik hartua. Ongi-ongi fijatu akatsik ez egiteko!



                                      MEMORIA LANDUZ....HEMEN KLIKATU!

Eta iritsi zen agur esateko eguna.....


Asteazkenean lehenik eta behin maletak prest utzi genituen eta Aldatzeera abiatu ginen. Aldatz Larraul ondoan dagoen herritxo polit bat da. Bidean animali ugari ikusi genituen (zaldiak, behiak, ardiak..)
























Bazkaldu ta gero denbora libre pixkat eduki genuen eta ondoren maletak hartuta DONOSTIARA!!!