2012/04/19

Gaurkoan Arotz-Eneako lehenengo eguneko argazki batzuk erakutsiko dizkizuegu, egun honetan egindakoa azalduz.

LEHENENGO EGUNEAN...

AROTZ-ENEARA iritsi eta Txomin sagua ezagutu genuen. Txomin 300 urte inguruko sagutxo bat da, hain zaharra denez ez du ongi entzuten eta ozen esan behar izan genizkion gure izenak ikas zitzan. Bera egunean zehar lotan zegoen eta gauetan gure zaindaria zen. BAI ONDO EGIN ZUELA BERE LANA, EZTA?




Gure motxilak gelan utzita eta oheak aukeratu eta gero, menditik bueltatxo bat eman genuen. Jentilzulo eta Eguzkilore kobazuloak ikusi genituen. Bidean Margarita behiaren hezurrak ikusi genituen eta baita hainbat zapaburu ere.

















Denbora librean ekintza ugari egin genituen: Batzuk mahai jolasetan aritu ziren, besteak futbolean, futbolinean, pinponean, kolunpiotan, marrazkiak egiten...













Animalien jolas bat ere egin genuen, bakoitzak animalia bat imitatu behar zuen eta ondoren animalia berdin bakoitzak elkartu behar ziren keinuen bidez hitzik esan gabe! oiloak, txerriak, behiak, ardiak...







Gauean bertako hezitzaileek animalien hezurdura eta lumak erakutsi zizkiguten, beraien azalpenak oso era dibertigarrian kontatuz...















Ondoren satorraren ipuinaren antzerki txiki bat antzeztu ziguten eta....OHERA!!! (Horrenbeste ekintza egin eta gero oooosooo nekatuta geunden, baina gure ikasle batzuk parrandarako gogo handia zuten.....)

















Hauxe izan da lehenengo egunaren laburpena. Bigarren egunean zer egin genuen jakin nahi baduzue......bihar ere gure bloggean sartu beharko duzue!!! jeje. Biharkoa gainera ezin duzue galdu, gure ikasleak oso abesti ezagun bat dantzatzen ikusteko aukera bikaina izango duzue eta.....

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina