2012/04/23


Gaur, apirilaren 23, LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA da. 



Irakurtzeak duen garrantzia azpimarratu nahian, Galtzagorri elkarteak bere web orrian argitaratutako "Liburu baten sorrera" bideoa konpartitu nahi izan dugu zuekin. Ingalaterrako Smith-Settle Printers inprentan Suzanne St Albans-en "Mango and Mimosa" liburua inprimatzen ikus dezakegu. 

       
                             

Baina Galtzagorri elkarteak dioen bezala, gaur egun ezin diogu bizkarrikirakurtzeko teknologia berrien munduak eskaintzen diguten aukerei. Geroz eta gehiago dira irakurtzeko erabilgarri diren gailuak: I-pad, i-phone... Ikaragarria da teknologia berri hauen erabilerarekin zein era erakargarrian irakurtzeko aukera dugun...

Hona hemen Carlo Collodiren Pinnochio liburua.

     
         

2 iruzkin:

  1. Gu 6.B mailako ikasleak gara. Liburua inprimatzen ikusten den bideoa ikusi dugu. Industria iraultza ematen ari garenez bideoa interesgarria iruditu zaigu bide batez, liburuen nazioarteko egunarekin lotu dugulako.

    ErantzunEzabatu
  2. Aupa seigarren maila!!Mila esker gure bloggean parte hartzeagatik! pozten gara gure bloggeko bideo bat zuentzat erabilgarria izateaz.Ongi izan eta beste bat arte!!!

    ErantzunEzabatu