2012/03/06

Gaur Antzoki Zaharrean egon gara Ilargiaren bi aldeak antzerkia ikusten.. Gaurko sarreran batetik, antzokira joateko bidean ateratako argazki batzuk eskegi ditugu eta bestalde, antzerkiaren argumentua eta hainbat argazki. 












     ILARGIAREN BI ALDEAK ANTZERKIA


                     

Ilargiaren atal bakoitzean bizitzak ezberdin jokatzen du. Gaztetxo 1, gerretara jolastuz dibertitzen da; gaztetxo 2k aldiz, jolas egiten du gerraz ahaztu ahal izateko.
 Marra batzuek dena bitan banatzen dute. Hegoa eta Iparra; zuriak eta beltzak; azkarrak eta ergelak; handiak eta txikiak; zoriontsuak eta zorigabeak; aberatsak eta pobreak. Marra batzuk hesi dira. Marraren alde batean edo bestean. Marraz honuntza. Marraz haruntza. Ez pasa; ez sartu; ez zapaldu. Kontuz, marra! Marra batzuk ikusi litezke. Eta tolestu; eta borobildu, eta bihurritu, eta astindu. Marrak gainditu litezke, eta zapaldu, eta mugitu. Marren gainetik, marren azpitik, marretan barrena ibil gaitezke. Marra batzuk 
ikusezinak dira. Eta hala ere tolestu litezke; eta borobildu. Eta bihurritu eta astindu. Eta gainditu, zapaldu, mugitu. Eta marrak batu dezake. Eta ez banatu. Zer da marra, bi puntu elkartzen dituen lerroa besterik?
                                                                           





     






                                

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina